Surik ez, baina lore sortak bai
Koronabirusa dela eta, Donostiako Udalak auzoetako San Joan bezperako suak debekatu ditu, baina Bagera Euskaltzaleen Elkarteak bere urteroko ohiturari heldu dio, eta lore sortak banatu dituzte Egiako Plaza Haundin, Plaza Berrin eta Plaza Gorrin. Hain zuzen, Euskal Herriko sorginen gauren tradizioa mantendu dute aurten ere, gaitzak uxatzeko, etxea babesteko eta urte osorako osasuna ziurtatzeko egiten ziren lore sortak egin baitituzte aurten ere.
Jendea pixkanaka hurbildu da Bagerakoek banatu dituzten 350 lore sortak hartzera, auzoko txistulari talde batek arratsaldea girotzen zuen bitartean. Jarraian, lore sorta banaketan osatutako irudi bilduma.
San Joan bezperak auzoetan utzitako uneak eta irudiak jasotzen ari da IRUTXULOKO HITZA. Honako estekan aurkitu daitezke albiste guztiak.