Koronabirusa dela eta, Donostiako Udalak auzoetako San Joan bezperako suak debekatu ditu, baina Bagera Euskaltzaleen Elkarteak bere urteroko ohiturari heldu dio, eta lore sortak banatu dituzte Egiako Plaza Haundin, Plaza Berrin eta Plaza Gorrin.
Hemendik aurrera, Kursaal sozietateak jauregia erabili ahal izango du kongresuak eta bestelako jarduerak antolatzeko.
Alde Zaharreko Gazte Asanbladak Trinitate plazan ospatu behar zituen koronabirusari egokitutako sanjoanak, baina goizean hainbat udaltzain azaldu eta plaza itxi dute. Ondorioz, Zuloagan egingo dute bertso bazkaria.
San Joan bezpera gau berezia izaten da Igeldon, baina, koronabirusa dela eta, aurten egitarau alternatiboa prestatu behar izan dute.
Ezin izan dute Sagueseko sua egin, ezta San Joan bezperako ohiko egitaraua egin. Marruma elkartean udako solstizioaren ospakizun xume bat egingo dute.