Eskean, kantuan eta dantzan aritu dira Igeldon
Ezohiko San Joan bezpera izan zen atzokoa Igeldon. Hilaren 23an Eskeko Koadrila etxez etxe ibiltzen da, herritarrei dirua eskatu eta hurrengo egunean bazkaria egiteko. Igeldoko herritarrek tradizioa moldatu behar izan duten arren, kalera irten ziren eskean, kantuan eta dantzan aritzeko. Soinu txikiak lagunduta Igeldoko plazaren inguruetan ibili ziren, eta iluntzean plazan bertan elkartu ziren dantzatzeko eta bertsoak abesteko.
San Joan bezperak auzoetan utzitako uneak eta irudiak jasotzen ari da IRUTXULOKO HITZA. Honako estekan aurkitu daitezke albiste guztiak.