Igandetako Anoetako azoka txikia berriz ere egitea baimendu du udalak
COVID-19aren ondorioz bertan behera geratu zen igandetan Anoeta estadioaren inguruan egiten duten azoka txikia. Donostiako Udalak ezarritako osasun baldintzak onartu dituzte saltzaileek, eta igandean beraien postuak jarri ahal izango dute.
Bete beharreko neurrien berri eman du udalak. Horrela, ondorengoak dira saltzaileei ezarritako baldintzak:
- Postu guztietan birusaren kontrako eragina duten desinfektanteak eduki beharko dira, bai postuaren arduradunek eta bai bezeroek eskuak garbi ditzaten.
- Postuetan dauden saltzaile guztiek maskara eraman beharko dute beti.
- Postu baten parean dauden bezeroek euren artean 1,5 metroko tartea zaintzea eskatuko da eta kargu hartuko zaiei erosle edo begiraleei postuaren parean pilatzeko joera agertuz gero.
- Orokorrean ezingo da bezeroen eskuetan jarri salmentarako ez baizik eta probaketarako diren produktuak eta hauek saltzaileak bakarrik maneiatu ahal izango ditu. Era berean, ez da aukerarik emango bezeroak inongo ontzi edo estalki originala zabaldu eta bertatik produkturik ateratzeko.
- Bitxigintzako, erlojugintzako edo ehungintzako gaiak bezeroak esketan ibiltzea saihestuko da, aurrez eskuak era egokian garbitu ezean.
- Oinetakoak probatzeko erabilera bakarreko galtzerdiak eta plastikozko poltsak erabiliko dira edota jele desinfektatzailea. Probatu eta saldu gabeko oinetakoak ongi garbitu eta desinfektatuko dira.
- Oihalgintzan, bezeroaren eskueran uzten badira produktuak mahai gainean pilan bilaketa egiteko, bezeroek postuaren arduradunak emandako erabilera bakarreko eskularruak erabili beharko dituzte.
- Kapelak, burukoak edo antzekoak probatzeko erabilera bakarreko paperezko txanoak erabiliko dira.
- Dirua eta produktua pertsona berak ez maneiatzeko modua egingo da eta, hala ezean, ordainketa ororen ondoren eskuak garbituko dira.