Sua egiteagatik isuna jarri diete bi laguni Intxaurrondon
COVID-19a dela eta San Joan bezperan auzoetan suak egitea debekatu du udalak, eta prebentziorako zerbitzuak jarri zituen atzo gauean. Udaltzaingoak hainbat esku hartze egin zituen. Sustegi parkean (Intxaurrondo) bi su txiki eta beste bat handiagoa egin zituzten, eta bi laguni isuna jarri zioten udaltzainek.
Zurriola hondartzan hainbat herritar elkartu ziren taldeka, baina ez zen surik piztu.