Oki Moki talde gipuzkoarrak aurten argitaratu du Working Class Pop iraupen luzeko estreinako diskoa –hemen entzungai–. Hamar abesti ditu eta Intzak/n higatik azken abestiaren animaziozko bideoa aurkeztu dute. Paul Estevez donostiarra arduratu da marrazkiez eta animazioaz. Intxaurrondoko tren geltokian kokatu dute istorioa.
Estevez taldeko baxu jotzailea da, eta Aritz Aranburu getariarrak (gitarra eta ahotsa) zein Iñaki Castro donostiarrak (bateria) osatzen dute banda. Pop-punk musika jorratzen dute gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez.