LGTBI+ Komunitatearen Nazioarteko Eguneko manifestazioa, iruditan
“Harrotasun kritikoa” aldarrikatzera atera dira kalera ehunka pertsona LGTBI+ Komunitatearen Nazioarteko Egunean. Donostiako Koordinadora Transmarikabollo Feministak antolatutako manifestazioa Bulebarrean hasi da, eta Erdialdeko kaleak zeharkatu ditu. Aldarrikapen antirrazistek eta antikapitalistek indar handia izan dute protestan zehar, eta nagusi izan dira ostadar banderak, trans kolektiboaren banderak eta bandera moreak.
Bipin Salsamendi Lozano argazkilariak egindako argazkiekin irudi bilduma bat osatu dugu: