Donostiako Orfeoiak Urmuga proiektuan parte hartuko du
Donostiako Orfeoia normaltasunera itzuli da, eta Urmuga proiektuan parte hartuko du, Euskal Herriko mendiak musikaz betez. Uztailaren 14tik abuztuaren 1era egingo dute Urmuga ibilbide musikatua, eta mendilerro hauetatik pasako dira, besteak beste: Tologorri, Aldamin, Anboto, Aitxuri, Intzako Dorrea, Adi, Hilarrieta, Orhi eta Hiru Erregeen Maila.
Mendizaletasuna eta musika uztartzea du helburu Urmuga proiektuak, eta mendizaleak musikariekin igoko dira mendietara, ondoren Euskal Herriko hainbat musikarik eskainiko dituzten kontzertuez mendian bertan gozatzeko. Donostiako Orfeoiak lau aldiz joko du: uztailaren 21ean Lareon, uztailaren 22an Aizpearron, uztailaren 26an Baigorrin eta uztailaren 30ean Zaraitzun. Egitarau osoa hemen klik eginez kontsultatu daiteke, eta proiektuan parte hartu nahi izanez gero, Urmugaren webgunean eman daiteke izena.