Kontxako hondartzaren ordutegiak ekainaren 29tik uztailaren 5era
COVID-19aren pandemiarengatik hartutako neurrien ondorioz, Kontxako sarbidea mugatuta egongo da udan, eta sartzeko ordutegiak itsasaldien arabera zehaztuko dira.
Hona hemen aste honetako ordutegiak:
EGUNA | 1. ITSASGORA | GOMENDIOA | 2. ITSASGORA | GOMENDIOA |
Ekainak 29, astelehena |
12:01 | Ez sartu 10:01etik 14:01era | ||
Ekainak 30, asteartea |
00:28 | Ez sartu 22:28tik 02:28ra | 13:07 | Ez sartu 11:07tik 15:07ra |
Uztailak 1, asteazkena |
01:39 | Ez sartu 23:39tik 03:39ra | 14:13 | Ez sartu 12:13tik 16:13ra |
Uztailak 2, osteguna |
02:47 | Ez sartu 00:47tik 04:47ra | 15:14 | Ez sartu 13:14tik 17:14ra |
Uztailak 3, ostirala |
03:48 | Ez sartu 01:48tik 05:48ra | 16:10 | Ez sartu 14:10tik 18:10ra |
Uztailak 4, larunbata |
04:43 | Ez sartu 02:43tik 06:43ra | 17:00 | Ez sartu 15:00tik 19:00ra |
Uztailak 5, igandea |
05:32 | Ez sartu 03:32tik 07:32ra | 17:47 | Ez sartu 15:47tik 19:47ra |
Era berean, Donostiako Udalak hainbat gomendio zabaldu ditu, hondartzen funtzionamendu egokia bermatzeko, eta herritarren laguntza eskatu du “hondartzetan arduraz jokatzeko”. Hona hemen gomendioak:
- Hondartzak eguzkia hartzeko edo bainatzeko erabil daitezke, betiere pertsonen arteko segurtasun-distantziak errespetatuz, gutxienez bi metrokoak.
- Itsasgora baino bi ordu lehenago eta bi ordu geroago Kontxako hondartzan ez egoteko eskatzen da.
- Kontxako sarbidea mugatuta egongo da. Eguzki klubaren parean dauden arrapala eta eskaileretatik baino ezin izango da hondartzara sartu eta bertatik irten. Gainerako eskailerak itxita egongo dira.
- Lehenengo arrapala, Cervantes plazaren ondoan dagoena, sarrera eta irteerakoa izango da, hesien bidez behar bezala bereizita eta norabidearen berri ematen duten kartelekin.
- Erlojuen gunean, udaletxetik hurbilen dagoen arrapala jaitsi egingo da, eta Perlatik hurbilen dagoena, berriz, irten.
- Eskailera ireki bakarrak, Eguzkiren ondoan, baranda zentrala dute eta, beraz, bi norabideak izango dituzte.
- Udalak jakinarazi du hondartzek, etengabe itxitako eskaileretan izan ezik, ez dutela itxitura fisikorik izango, eta, beste behin ere, hondartzek ondo funtzionatzeko erantzukizuna eskatu du.
- Udaltzaingoak esku hartu ahal izango du neurri horiek ageri-agerian betetzen ez badira eta guztien segurtasuna bermatzeko.