Udal bulegoetarako ordua eskatzeko zerbitzu berria abian da
Donostiako Udalak gaur jarri du abian udal bulegoetan aurrez aurreko arreta zerbitzuen sistema berria. Telefonoz 010 zenbakira deitzearekin batera, udalaren webgunearen bidez eskatu daiteke ordua bulego hauetarako: Udalinfo –Easo, Morlans eta Altza–, Finantza alorrekoa –Goikoa jauregia– eta Osasun eta Ingurumen alorrekoa –Mandasko dukea–.
Hitzordua eskatzeaz gain, egutegia kontsultatzeko aukera dago herritarrari hobekien datorkion data eta ordua aukeratzeko. Era berean, hitzordu horien webgunean ezeztatu ahal dira. Baldintzei dagokienez, pertsona bakoitzak eguneko hitzordu bat eska dezake, eta bulegora interesa duen pertsona horrek bakarrik joan ahal izango du. “Puntualtasuna eskatzen da eta hitzordua ez bada erabili behar ezeztatzea”, azpimarratu dute udaleko iturriek. Bestalde, maskara erabiltzea derrigorrezkoa da eta segurtasun neurriak errespetatzea.