Uztailaren 1ean irekiko dute Emakumeen Etxea
Donostiako Emakumeen Etxeak ateak irekiko ditu berriz asteazkenean, uztailaren 1ean. Goizeko ordutegia izango du soilik (9:00etatik 14:00etara), eta aurretiko hitzordua eskatu beharko da aurrez aurreko arreta eta zerbitzuak jasotzeko. Hitzordua eskatzeko, 943-48 34 70 telefono zenbakira deitu behar da, ordutegi berean.
Bestalde, funtzionamenduan jarraitzen duten zerbitzuak hauek dira: laguntza psikologikoa, lege aholkularitza orokorra eta etxeko langileentzako lege aholkularitza.