Donostiako 48 entitatek izena eman dute Euskaraldian parte hartzeko
2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra izango da Euskaraldiaren bigarren edizioa, eta entitateek izena emateko epea zabalik da irailaren 27ra arte.
Oraingoz Donostiako 48 entitatek eman dute izena udazkenean egingo den Euskaraldiaren bigarren edizioan parte hartzeko. Entitateentzako izena emateko epea zabalik da oraindik, irailaren 27a izango baita azken eguna.
Euskaraldiaren bigarren edizioak hare urrunago joan nahi du, hainbat motako entitateen inplikazioa lortu nahi baita. Hau dela eta, Euskal Herriko Udalak, alderdi politikoak, eragile politikoak, sindikatuak, instituzio publikoak eta enpresa pribatuak gonbidatuta daude parte hartzeko. Honekin entitate ezberdinetan “hizkuntza praktika berriak” sustatzeko neurriak hartzea bilatzen dute.
Euskaraldian izena eman duten Donostiako entitateen zerrenda:
AEG ikastetxea / AEK/ Alokabide/Aieteko Euskara Batzordea/ Aitor Ikastola/
Amara Berri AEK/ Añorga Kultur eta Kirol Elkartea/ Arantzazuko Ama ikastola/
Bagera elkartea/ Bai&by / Bankoa / Berritsu Amara Berriko Euskara Elkartea /
Bideberri BHI/ Bizarrain Euskara Elkartea/ Cebanc/ Daiteke Gizarte
Aholkularitza/Donostiako Berritzegunea/ Donostiako Hedabideak/ Donostiako
Udala/ Ekintza ikastola/ Elizaran ikastetxea/ Erribertxo/ Euskadiko Kanoe
Federakuntza/ Euskal Herriko Ikastolak Kop. Elk./ Gipuzkoako Foru Aldundia/
Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea/ Gipuzkoako Ozeanografia Fundazioa/ Herri
Ametsa ikastola/ Herria taberna/ Hurkoa Fundazioa/ Jesuitak
ikastetxea/Jesuitinak ikastetxea/ Kaiku korporazioa / Kresala Zinekluba/
Kristatu Eskola/ Kutxa Fundazioa/ La Asuncion ikastetxea/ La Bretxa/ Laboral
Kutxa / Lauaizeta ikastola BHI/ Maria Reina Eskola/ Mintzanet/ Plazara Goaz/
Rekalde 21 Corporación / Tecnalia/ Ulialde Kultur eta Gastronomia Elkartea /
Usandizaga-Peñaflorida BHI / eta Zurriola ikastola.