Donostiako hondartzek kabina zerbitzua zabaldu dute
Kabinak zabalik egongo dira baina dutxak ezingo dira erabili, pandemiari aurre egiteko neurri prebentibo gisa.
Donostiako hondartzetan gaur hasi da udako denboraldia, irailaren 15era arte iraungo duena. Aurreko urteetan kabina eta dutxa zerbitzuak zeuden, baina osasun-egoera dela eta, Donostiako Udalak kabinen zerbitzua bakarrik ahalbidetu du, neurri prebentibo gisa. Hau dela eta, hondartzen kanpoaldean dauden dutxak bakarrik erabili ahal izango dira gaurtik aurrera.
Bestelako zerbitzuak lehenago ahalbidetu ziren, hala nola kanpoko dutxak, sorosleak eta beste batzuk. Gaurtik aurrera hondartzen erabiltzaileek kabinetan gauzak gorde ahal izango dituzte, baita arropaz aldatu eta komuna erabili ere.
Zerbitzu honek aurreko urteetan izan duen ordutegi bera izango du, astelehenetik igandera 09:00etatik 20:30ak arte.