Kontxako bidegorri berritua aste honetan irekiko dute
Kontxako bidegorria egokitzeko lanak amaitzear daude. Izan ere, igande gauean bidegorria asfaltatzeko lanekin hasi ziren, eta hori amaituta, bide seinaleak jartzea besterik ez litzateke faltako. Ondo bidean, aste honetan bertan irekiko dute bidegorri berritua.
Aipatu bezala, bidegorri berria aurrekoa baina zabalagoa izango da. Izan ere, Kontxako pasealekuko errepideko lerro bat bidegorri bihurtu dute. Gainera, hori modu egokian babesteko, hesi bat jarri dute. Orain arte bidegorriak izan duen espazioa, berriz, oinezkoentzat izango da berriro. Motordun ibilgailuei dagokienez, norabide bakoitzeko lerro bat izango dute, nahiz eta obrak iraun bitartean lerro bakarra zabalik izan.