Trinitate plazako eta San Telmo Museoko Jazzaldiko kontzertuetako sarrerak ostegunean jarriko dituzte salgai
Uztailaren 22tik 26ra izango da 55. Jazzaldia, eta COVID-19a dela eta, aurtengoa jaialdi txikiagoa izango bada ere, Trinitate plazak agertoki nagusia izaten jarraituko du. Hain zuzen, Trinitate plazan eta San Telmo Museoan Jazzaldian egingo dituzten kontzertuetako sarrerak eta abonamenduak ostegunean, hilaren 2an, jarriko dituzte salgai, 11:30etik aurrera. Jazzaldiaren webgunean, Donostia Kulturaren webgunean eta Viktoria Eugenia antzokiko leihatilan eskuratu ahal izango dira sarrerak.
Trinitate plazan egunero egingo dituzte kontzertuak, eta abonamenduak 107,20 euroko prezioa du. Egun solteetako sarrerek, ordea, 24 eta 30 euro arteko prezioa dute. San Telmo Museoan, aldiz, hilaren 23tik 25era egingo dituzte kontzertuak, eta abonamenduak 17,60 euroko prezioa du. Sarrera solteek 5 eta 12 euro arteko kostua dute. Jarraian, gune bateko eta besteko egunez eguneko egitaraua:
Trinitate Plaza
Uztailak 22, 21:00etan; 24 euro:
- Colina, Carmona, Serrano, Barrueta: Veinte veinte.
- Chano Dominguez Trio.
Uztailak 23, 21:00etan; 28 euro:
- Oreka TX: Koklea.
- Michel Portal New Quintet.
Uztailak 24, 21:00etan; 24 euro:
- Perico Sambeat Plays Zappa.
- Benavent, di Geraldo, Pardo.
Uztailak 25, 21:00etan; 30 euro:
- Carles Benavent Trio.
- Mariza Canta a Amalia.
Uztailak 26, 20:00etan; 28 euro:
- Marco Mezquida: Beethoven Collage.
- Rymden: Bugge Wesseltoft – Dan Berglund – Magnus Ostrom.
San Telmo Museoa
Uztailak 23, 11:00etan; 12 euro:
- Bojan Z., piano solo.
Uztailak 24, 11:00etan; 5 euro:
- Paul San Martin, piano solo.
Uztailak 25, 11:00etan; 5 euro:
- Mikel Azpiroz, piano solo.