Udal kirol guneetako betetze maila denbora errealean kontsultatu daiteke
Alarma egoera pasa bada ere, segurtasun neurriak betetzeko udal kirol instalazioetan edukiera maximoa %60 da oraindik, horregatik, gune guztietako betetze maila denbora errealean kontsultatzeko aukera dago. Hain zuzen, Donostiako Udalaren webgunean kontsultatu daiteke Benta Berriko, Bidebietako, Egiako, Intxaurrondoko, Etxadiko, Paco Yoldiko, Altzako, Gascako kiroldegietako eta Antonio Elorza Belodromoko unean-uneko edukiera, gimnasio eta igerilekuetan.