Bollera
Egunak daramatzat pentsatzen bollera egiten nauen horren inguruan. Ez naiz bollera soilik emakumeekin* harremanak izatean, beti naiz. Ez naiz ari bakarrik harremanen esparruari buruz, esaten dudana da ahaldundutako bollera izateak urrundu egiten nauela arau heteropatriarkaletik, eta horrek, posizio politiko batean kokatzen nauela. Heteronormatibitatera kondenatzen gaituzten familia eta gainerako
instituzioak zalantzan jartzean, horiekiko konfrontazio posizio batean kokatzen dut neure burua. Hori da aske bizitzeko aurkitu dudan modua: ezarritako arauak popatik hartzera bidaltzen dituzten emakumeen* arteko harremanak izaten. Horri buruz hitz egiteak, ahizpekin gozatzeak, zapaldutako generoetako baten kontzientzia izateak, eta genero bereko bikotekide bat izatetik, beharrean, disidentziatik harremanak sortzeak: horrek egiten nau bollera.