Donostiarra banderen lehian aritu da Coruñan
Hasi da arraun denboraldia, eta Galiziako uretan aritu dira traineruak. Emakumezkoen Euskotren Ligan Orio izan da onena Coruñako bi jardunaldietan. Donostiarra bigarren sailkatu zen atzo eta herenegun, eta Arraun Lagunakek laugarren egin du bi jardunaldietan. Sailkapen nagusian, postu horiek dituzte Donostiako bi ordezkariek. Donostiarra bigarren tokian dago 6 punturekin, eta Arraun Lagunak laugarren 2 punturekin. Emaitzak eta egutegia hemen dituzue.
Gizonezkoen Eusko Label Ligan, berriz, Santurtzi izan da erregularrena, atzo eta herenegun bigarren sailkatu ostean. Larunbateko estropadan Hondarribia izan zen azkarrena, eta atzo, berriz, Orio. Hamar ehuneneko gehiago behar izan zituen Donostiarrak, eta bigarren txandako onena izan arren, oso gutxigatik ez zuen atzoko estropada irabazi. Sailkapen nagusian, hirugarren postuan dago Donostiarra 19 punturekin. Emaitzak eta egutegia hemen dituzue.
Datorren larunbatean, hilaren 11n, Donostian jokatuko da hirugarren jardunaldia, eta han ariko dira nor baino nor hiriko hiru ordezkariak.