Egiako kantujira solidarioak abestuz eman zizkien eskerrak itxialdian ere lanean aritu diren saltoki eta pertsonei
Itxialdi osteko lehen kantujira egin zuten Egian larunbatean. Baina ez zen ohiko kantujira izan, solidarioa baizik. Izan ere, alarma egoeran lanean aritu diren saltoki eta pertsonak omendu zituzten, baita hildakoak ere. Horretarako, Karmengo Andre Mari kaleko hainbat dendatan abesti bana eskaini zuten, nahiz eta modu sinbolikoan omenaldia saltoki zein pertsona guztiei egin. Zehazki, Goia harategian, Adarra dendan, Zelaia dendan, Pakistandarren dendan, La Tahonan, Loratu belardendan, Mari Jose arraindegian, Arkatza liburu dendan, farmazian, eta Ogi Berrin abestu zuten. Gainera, txaloen ostean egunero-egunero tronpeta jotzen aritu den Erlantz Fernandezi ere egin zioten omenaldia, eta haren etxe azpian amaitu zen kantujira solidarioa.
Egiako kantujirako kideek hainbat bideo egin zituzten. Hona hemen emaitza: