Pentsiodunak "kalitatezko zerbitzu publikoen alde" elkartu dira
Alderdi Ederreko pentsiodunen asanbladak elkarretaratzea egin zuen atzo Alde Zaharreko Osasun Zentroaren aurrean, kalitatezko zerbitzu publikoak eskatzeko.
Beste astelehen batez, pentsiodunek elkarretaratzea egin dute, kasu honetan Alde Zaharreko Osasun Zentroaren aurrean, lehen mailako arretako langileei hilabete hauetan egin duten lana eskertzeko eta osasun publiko duina aldarrikatzeko.
Elkarretaratze honekin Eusko Jaurlaritzaren murrizketak salatu nahi izan dituzte, eta azpimarratu dute osasun-krisi egoera honetan langileen osasuna ez dela bermatu: “Euskal Autonomia Erkidegoan positiboen %18a Osakidetzako langileak izan dira”, diote.
Horrez gain, adierazi dute datorren astelehenean azken elkarretaratzea egingo dutela, udako geldialdiaren aurretik.