BPXport enpresak kudeatuko du Zuhaiztiko kiroldegia urtea bukatu bitarte
Fortuna Kirol Elkarteari atzo bukatu zitzaion Zuhaizti kiroldegiaren kudeaketa kontratua, eta Noticias de Gipuzkoa egunkariak argitaratu duenez, BPXport enpresa izango da ordezkoa. Urtea bukatu bitarte kudeaketaz arduratuko dira, nahiz eta hamabi bat egun beharko dituzten ardura guztiak hartu eta zerbitzuak abian jartzeko. Eneko Goia alkateak ez zuen kudeatzaile berriaren izenik aurreratu atzo, Tokiko Gobernu Batzordearen osteko prentsaurrekoan.
BPXport da Donostiako hondartza eta piszinetako sorosleen kudeaketarako udalak azpikontrataturiko enpresa. Gogora dezagun sorosle izandako hainbat lagun greban daudela udalak eta enpresak ez dituztelako adosturiko lan baldintzak onartzen. Zehazki, subrogazioa bermatzea da eskatzen dutena, 2018ko greba ondoren akordio bidez sinaturikoa. IRUTXULOKO HITZAk sorosleetako birekin hitz egin zuen pasa den astean. Loiola Erriberako kiroldegia ere kudeatzen dute.