Egiako parkeko altxorra topatzeko mapa eskuratu daiteke
Cristina Enea Fundazioko ikerketa-taldeak Egiako parkeko altxorraren egiazkotasunaren froga baliotsu bat aurkitu du: “Mandasko dukeak hil baino urte gutxi batzuk lehenago idatzitako dokumentu bat, Cristina Eneako altxor ezkutua aurkitu ahal izateko arrasto batzuk eskaintzen dituena”.
Parkearen plano bat da, altxorrera iristeko pista eta froga sorta batekin batera, “zeinak bilatzailerik ausart eta trebeenek jarraitu eta gainditu beharko dituztenak”. Jose Mari Rodriguez jardueraren arduradunetako batek azaldu duenez, “dokumentuaren kopia bat jaso dezakegu Ingurumen Baliabideen Etxean, Mandasko dukeen etxebizitza zaharrean”. Ondoren, parkean zehar ibilbide bat egin beharko da “dokumentuan proposatutako pistak jarraituz”.
Abenturaz jositako bilaketa batean murgiltzeaz gain, jarduera honek dukeen jabetzarik preziatuenetako bat hobeto ezagutzeko balio du: Egiako parkea. “Dukeek proposatzen dizkiguten arrastoei jarraituz, parkearen zati handi bat zeharkatuko dugu eta bertan bizi diren animalien eta landareen sekretu eta bitxikeriak ezagutuko ditugu”, adierazi du Rodriguezek.
“Proba guztiak gainditu ondoren, mapan jarri beharko ditugun hitz batzuk lortuko ditugu, eta ezkutuko mezua deszifratu ahal izango dugu”. Gainera, Ingurumen Baliabideen Etxeko harrerara joaten denak, opari txiki bat jasoko du, altxor ezkutuaren bilaketan parte hartzeagatik, eta altxorra bera aurkitzeagatik. Bakarka edo familian egiteko doako jarduera.