Gorriz bustitako gurpilak
(Argazkia: Joseba Parron) Bizikleta ibilgailu bat edo tramankulu bat baino gehiago da. Ez da soilik hagun bat, gurpil pare bat, biradera bat, edo erradio multzo bat. Askorentzat, gorputzaren luzapen bat da, eta horietan barneratu diren praktikei eta ezagupenei esker jartzen da martxan bizikleta. Askatasuna, autonomia, auto-konfiantza, gozamena, komunitatea, elkarbanatutako jakinduria, osasuna, eta jasangarritasuna dira askorentzat bizikletak berarekin dakartzan hitzak. Hori guztia errealitatera eramateko, paper garrantzitsua dute gure hiriko bidegorriek. Gure bizikleten gurpilak gorriz bustitzeko irrikan bizi dira.

