Txomineko bizilagun berriek Loiolan dute hauteslekua
Txomiñeneko auzotarrek Loiolako kultur etxean dute hauteslekua, beraien auzoan oraindik ez dutelako propiorik. Horrela, dagoeneko Txomin berrian bizi eta erroldatu direnek ere Loiolan eman beharko dute botoa. Horretarako, hauteskunde mahai berririk ez da sortu, eta Txomiñeneri dagokion mahaian egin beharko dute –34 sekzioa, 10 mahaia–.
Goizeko parte hartzea txikia izan bada ere, botoa emateko ilara luzeak sortu dira hautesleku askotan. Loiolako kultur etxera banaka eta pixkanaka sartu dira botoa emateko. Bi eremu eta hiruna mahai daude kultur etxean, eta osasun zein segurtasun protokoloak ezarri dituzte.
Hurrengo hauteskundeei begira, Txomineko auzotarrek desio dutena da hautesleku propioa izatea bizi diren tokian. Haurtxokoa izan daiteke hautesleku posible bat Lanberri auzo elkartearen ustez.