Kontxako hondartzako itxieren ordutegiak, uztailaren 13tik 19ra
COVID-19a dela eta, Kontxako sarbidea mugatuta egongo da udan, eta sartzeko ordutegiak itsasaldien arabera zehaztuko ditu Donostiako Udalak.
Honakoak izango dira aste honetako itxiera ordutegiak:
EGUNA | 1. ITSASGORA | GOMENDIOA | 2.ITSASGORA | GOMENDIOA |
Uztailak 13, astelehena | 11:04 | Ez sartu 09:04tik 13:0ra | 23:29 | Ez sartu 21:29tik 01:29ra |
Uztailak 14, asteartea | 12:05 | Ez sartu 10:05etik 14:05era | ||
Uztailak 15, asteazkena | 00:35 | Ez sartu 22:35etik 02:35era | 13:14 | Ez sartu 11:14tik 15:14ra |
Uztailak 16, osteguna | 01:43 | Ez sartu 23:43tik 03:43ra | 14:19 | Ez sartu 12:19tik 16:19ra |
Uztailak 17, ostirala | 02:46 | Ez sartu 00:46tik 04:46ra | 15:14 | Ez sartu 13:14tik 17:14ra |
Uztailak 18, larunbata | 03:40 | Ez sartu 01:40tik 05:40ra | 16:01 | Ez sartu 14:01etik 18:01era |
Uztailak 19, igandea | 04:27 | Ez sartu 02:27tik 06:27ra | 16:44 | Ez sartu 14:44tik 18:44ra |
Bestalde, udalak hainbat gomendio zabaldu ditu, hondartzen funtzionamendu egokia bermatzeko, eta herritarren laguntza eskatu du “hondartzetan arduraz jokatzeko”. Hona hemen gomendioak:
- Hondartzak eguzkia hartzeko edo bainatzeko erabil daitezke, betiere pertsonen arteko segurtasun-distantziak errespetatuz, gutxienez bi metrokoak.
- Itsasgora baino bi ordu lehenago eta bi ordu geroago Kontxako hondartzan ez egoteko eskatzen da.
- Kontxako sarbidea mugatuta egongo da. Eguzki klubaren parean dauden arrapala eta eskaileretatik baino ezin izango da hondartzara sartu eta bertatik irten. Gainerako eskailerak itxita egongo dira.
- Lehenengo arrapala, Cervantes plazaren ondoan dagoena, sarrera eta irteerakoa izango da, hesien bidez behar bezala bereizita eta norabidearen berri ematen duten kartelekin.
- Erlojuen gunean, udaletxetik hurbilen dagoen arrapala jaitsi egingo da, eta Perlatik hurbilen dagoena, berriz, irten.
- Eskailera ireki bakarrak, Eguzkiren ondoan, baranda zentrala dute eta, beraz, bi norabideak izango dituzte.
- Udalak jakinarazi du hondartzek, etengabe itxitako eskaileretan izan ezik, ez dutela itxitura fisikorik izango, eta, beste behin ere, hondartzek ondo funtzionatzeko erantzukizuna eskatu du.
- Udaltzaingoak esku hartu ahal izango du neurri horiek ageri-agerian betetzen ez badira eta guztien segurtasuna bermatzeko.