San Martin kaleak ez ditu hiru errei izango lanak bukatu ondoren
Eneko Goia alkateak aurreratu duenez, lanak bukatu ondoren, San Martin kaleak ez ditu hiru errei izango. “Erdialdea ez da itzuliko metroaren lanen aurreko egoerara. Aukera aprobetxatuko dugu hobekuntzak egiteko. Hiritarrek espazio publiko gehiago izango dute, eta zirkulazioan lehentasuna garraio publikoarena izango da”, azaldu du Goiak.
Donostiako Udalaren apustua Erdialdeko mugikortasun eredua aldatzea dela gaineratu du alkateak. “Aurten Erdialdeko zirkulazioa zaila izango da, eta etorkizunean ere hala izatea da udalaren apustua. Lanak bukatzerakoan eremua ez da aurreko egoerara itzuliko”.
Bihar, hilak 15, San Martin kaleko zati bat—Urbieta eta Hondarribia kale bitartekoa— itxiko dute urtebetez, metroko lanak direla eta.