'Spiral', The Young Wait talde donostiarraren single berria
The Young Wait rock talde donostiarrak aurten argitaratu duten diskoaren single berria kaleratu du: Spiral. Rock indartsuko abestia da Spiral, eta martxoan argitaratu zuten Notes for a recent past (Lucinda Records, 2020) diskotik ateratako abestia da. Donostiarren bigarren diskoa da, Notes for a recent past.
Taldea Fer Garcia gitarra jotzaile eta abeslariak, Jesus Aranberri teklatu eta piano jotzaileak, Andoni Etxebeste bateria jotzaileak eta Maria Soriazu baxu jotzaileak osatzen dute. Garciak idatzi eta ekoiztu du disko berria, eta Muir estudioetan nahastu dute, ondoren Doctor Master estudioetan masterizatzeko.