Espainiako Lehen Mailako Liga irailaren 5ean hasiko da
(Argazkia: Reala) Espainiako Futbol Federazioko batzordeak atzo argitaratu zuen Emakumeen Espainiako Lehen Mailako Ligako egutegia. 2020-2021 sasoiak 34 jardunaldi izango ditu, eta irailaren 5ean hasi eta 2021ko ekainaren 21ean amaituko da. Beraz, Realak 17 aurkari izango ditu denboraldian, aurreko urteetan baino bi gehiago, inor ez baita mailaz jaitsi eta bi talde berri igo direlako. Horietako bat Eibar izan da, beraz, derbi gipuzkoarra jokatuko da datorren sasoian.
Bestalde, bigarren maila hiru asteburu beranduago hasiko da, irailaren 27an, eta honetan ere bi talde gehiago izango dira.
Aipatutakoez gain, Espainiako Kopako finala 2021eko maiatzaren 31an egitea aurreikusi du batzordeak, eta Superkopako finalerako data zehatza iragarri ez badu ere, otsailean Salamancan izango dela esan du.

