Zinema eta ardoa uztartzen dituen egitasmoa aurkeztu du Euskal Gastronomia Kofradiak
Euskal Gastronomia Kofradiak Zinema-katak egitasmoa sortu du, zinema eta ardoa uztartzeko. Bihar, hilak 17, Nuestra vida en la Borgoña (Cedric Klapisch, 2017) filmaren zatiak proiektatuko dituzte, eta Borgoinako (Frantzia) ardoak dastatuko dira, kanpina-patea eta gazta frantsesarekin lagunduta. 19:00etan izango da kofradiak Parte Zaharrean duen egoitzan.
Zinema dastaketa girotzeaz bi aditu arduratuko dira: Carlos Minondo CEC eta AEPRECI erakundeetako kidea, eta Marcos Gomez sommelierra eta ASUGI elkarteko kidea. Deialdiak izan duen arrakastaren ondorioz –bi egunetan bete dira lekuak–, Euskal Gastronomia Kofradia aztertzen ari da zinema dastaketa saio berriak errepikatzea eta sortzea.