Normaltasun berrian, betiko turismoa
(Argazkia: Joseba Parron San Sebastian) Hauteskundeen ajea gainditzeko bi egun eta erdiko epea emanda iritsi da aurreikustekoa zen neurria: maskarak nahitaez erabili behar dira, gune itxi zein irekietan. Urrutitik gurera iritsitako birusak erabakien festa eta kudeaketa etengabean murgildu ditu agintariak, eta inoiz bizi gabeko atakan jarri ditu. Alabaina, egoera berriari, konponbide zaharrak. Osasunaren izenean eta pilaketak saihesteko, debekatuko dute herritarren iniziatibaz sortutako egitasmo oro, baina Konstituzio plaza turista-hordek gurutzatuko dute egunero. Normaltasun berria bi ahoko arma da, eta ez da guztiontzat berdina. Normaltasunari kiratsa dario.

