Auzoa doinuz alaitu eta hildako auzotarrak gogora ekarri dituzte

Karmengo Ama Birjinaren egunean, hilaren 16an, Amara Berriko kaleetara atera ziren dultzaineroak. Arrantzaleen eguna zoriondu eta auzoa doinuekin alaitu zuten. Hildako auzotarrak gogoan izan zituzten, eta bereziki apirilean zendu zen Fernado Bermejo auzotar eta dultzaineroa. Emazteari eta semeari lore sorta bat eman zieten, eta unea hunkigarria izan zela adierazi du Amara Berri Auzo Elkarteak. Datorren urteko jaietarako gutxiago falta dela azpimarratu dute.