Bertso saioa eta dantza emanaldia egingo dituzte Zubietan

Zubietako Santio Jaiak ez dira ohikoak izango. Horrela ere, jai batzordeak beste hainbat eragilerekin batera, bi jarduera antolatu dituzte. Hilaren 25ean bertso saioa egingo dute, eta hilaren 26an Tio Teronen semeak dantza taldeak Freshcool ikuskizuna eskainiko du. Bertso saioan Maddalen Arzallus, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu eta Iñigo Mantzizidor Mantxi ariko dira kantuan. Gaiak jartzeaz, berriz, Zortzitan bertso eskolakoak arduratuko dira.
Bi jarduerak Zubietako plazan izango dira, 19:00etan. Osasun eta segurtasun protokoloak errespetatuko dituzte. Sarrerak helbide honetan eskuratu daitezke.