Donostiako Neska* Gazteen asanblada irekia deitu dute asteazkenerako
Asteazkenean, hilaren 22an, asanblada irekia egingo dute Donostiako Neska* Gazteek Zuloaga plazan, 17:00etan. Neska gazteok normalizazio berria desnormalizatzera goaz! lelopean dinamika berri bat jarri du martxan Euskal Herriko Neska* Gazteak sare feministak, eta horren harira egingo dute aste honetako bilera. COVID-19ak bizitzen gaineko prekarizazioa areagotu duela uste dute, eta horren aurrean, antolatu eta kaleak hartzeko beharra nabarmendu dute. Krisiak azaleratu dituen beharrizanei erantzun kolektibo bat emateko helburua du dinamikak.
Dinamikaren bitartez COVID-19aren pandemiak utzitako hainbat ondorio jorratuko dituzte, hala nola zaintza lanen kudeaketa, kontrol sozialaren hazkundea, prekarizazioa eta espazio publikoaren pribatizazioa. Hona hemen dinamikaren gakoak jasotzen dituen infografia.