Kontxako hondartzako itxieren ordutegiak, uztailaren 20tik 26ra
Kontxako hondartza. Kontxako sarbidea mugatuta egongo da udan, COVID-19aren aurrean pilaketak saihesteko, eta sartzeko ordutegiak itsasaldien arabera zehaztuko ditu Donostiako Udalak.
Honakoak izango dira itxiera ordutegiak aste honetan:
| EGUNA | 1. ITSASALDIA | GOMENDIOA | 2. ITSASALDIA | 3. GOMENDIOA |
| Uztailak 20, astelehena | 05:10 | Ez sartu 03:10-07:10 | 17:25 | Ez sartu 15:25-19:25 |
| Uztailak 21, asteartea | 05:51 | Ez sartu 03:51-07:51 | 18:05 | Ez sartu 16:05-20:05 |
| Uztailak 22, asteazkena | 06:32 | Ez sartu 04:32-08:32 | 18:47 | Ez sartu 16:47-20:47 |
| Uztailak 23, osteguna | 07:14 | Ez sartu 05:14-09:14 | 19:29 | Ez sartu 17:29-21:29 |
| Uztailak 24, ostirala | 07:57 | Ez sartu 05:57-09:57 | 20:13 | Ez sartu 18:13-22:13 |
| Uztailak 25, larunbata | 08:42 | Ez sartu 06:42-10:42 | 21:00 | Ez sartu 19:00-23:00 |
| Uztailak 26, igandea | 09:30 | Ez sartu 07:30-11:30 | 21.51 | Ez sartu 19:51-23:51 |
Udalak herritarren laguntza eskatu du “hondartzetan arduraz jokatzeko”, eta honako gomendioak zabaldu ditu:
- Hondartzak eguzkia hartzeko edo bainatzeko erabil daitezke, betiere pertsonen arteko segurtasun-distantziak errespetatuz, gutxienez bi metrokoak.
- Itsasgora baino bi ordu lehenago eta bi ordu geroago.
- Kontxako hondartzan ez egoteko eskatzen da Kontxako sarbidea mugatuta egongo da. Eguzki klubaren parean dauden arrapala eta eskaileretatik baino ezin izango da hondartzara sartu eta bertatik irten. Gainerako eskailerak itxita egongo dira.
- Lehenengo arrapala, Cervantes plazaren ondoan dagoena, sarrera eta irteerakoa izango da, hesien bidez behar bezala bereizita eta norabidearen berri ematen duten kartelekin.
- Erlojuen gunean, udaletxetik hurbilen dagoen arrapala jaitsi egingo da, eta Perlatik hurbilen dagoena, berriz, irten.
- Eskailera ireki bakarrak, Eguzkiren ondoan, baranda zentrala dute eta, beraz, bi norabideak izango dituzte.
- Udalak jakinarazi du hondartzek, etengabe itxitako eskaileretan izan ezik, ez dutela itxitura fisikorik izango, eta, beste behin ere, hondartzek ondo funtzionatzeko erantzukizuna eskatu du.
- Udaltzaingoak esku hartu ahal izango du neurri horiek ageri-agerian betetzen ez badira eta guztien segurtasuna bermatzeko.

