Streaming bidezko txupinazoa eta iltzearen ehorzketa egingo dituzte Loiolako jaietan
Loiolako jaiek hiru eguneko egitarau zabala izango dute jai batzordeari esker. Ostiralean, uztailaren 31an hasi eta igandean, abuztuaren 2an, amaituko dira eta koronabirusak sortutako egoerara egokituta ospatuko dituzte. Alegia, aurrez aurreko egitasmo gutxiko, eta streaming edo bideo bitartezko jaiak izango dira aurtengoak. Ohikoak diren batelen estropadak eta kukaña ez dira egingo; bai, ordea, tradiziozko txupinazoa eta iltzearen ehorzketa, eta iaz sortutako Loiola got talent txapelketa. Hiruak streaming bitartez jarraitu ahal izango dira.
Ostirala, uztailaren 31a, Elegante eguna izango da; larunbata, abuztuaren 1a, Mozorro eguna; eta igandea, abuztuaren 2a, Pijama eguna. Gainera, San Ignazio egunean diana egingo dute txistulariek auzotik. Jarraian, 2020ko Loiolako jaietako egitarau osoa:
Ostirala, uztailaren 31a:
- 9:00. Diana auzoan zehar txistulariekin
- 12:00. Txupinazoa streaming bidez. Elegante egunaren hasiera (atera kalera elegante jantzita)
- 12:30. Loiolatarra elkarteko lagunekin sukaldatzen
- 14:00. Bazkari herrikoia auzoko tabernetan (aurretik erreserbatu)
- 17:00. Bertso saioa streaming bidez, Loiolako kultur etxetik. Anjel Mari Peñagarikano eta Miren Amuriza ariko dira kantuan.
Larunbata, abuztuaren 1a:
- 11:00. Haurrentzako ikuskizuna streaming bidez
- 12:00. Mozorro egunaren hasiera!
- 12:30. Marmitakoaren prestaketa bideoa. Zuk zeuk egin!
- 17:30. Loiola Got Talent lehiaketa streaming bidez
Igandea, abuztuaren 2a:
- 12:00. Pijama egunaren hasiera!
- 16:30. Irrintzi/gol lehiaketa balkoietatik
- 17:00. ‘Cine de barrio’ auzoko filmeen inguruko saio berezia streaming bidez, Begoña del Teso zinema adituarekin.
- 20:00. Iltzearen ehorzketa streaming bidez