Babesa
(Argazkia: Makoki) Zeinen ederra den tabernako barran baboso baten atzaparretatik ihes egiten laguntzen dizun lagun horren besoa bizkarrean sentitzea. Zeinen politak diren gure artean sortzen diren begirada konplizeak, urteroko herri bazkarian kuadrillako femilistoa sermoia botatzen hasten denean. Zeinen zoragarria den ahizparen erantzun ausarta entzutea, txosnako matxiruloak eskatu ez diozun piropo bat esaten dizunean. Aurtengo jaiek ez dute ohiko itxura izango, eta hoberenean jarrita, horrek eraso mota horiek gutxitzea ekarriko du. Hala ere, zeinen ederra den ikustea ezen keinu horien esentzia, jaietan ez ezik, edozein lekutan eta edozein unetan bizirik dagoela. Etxean eta kalean, emakumeok* aske izan nahi dugu, eta horretarako, elkar babestuko dugu.

