Easo kalea berriz itxiko dute astearte goizean
Joan den ostegunean 07:30etik 14:30era itxi zuten Easo kalea, 41 eta 45 zenbakien arteko tartea. Astearte honetan berriro itxiko dute, ordutegi eta kalearen tarte berean.
Bide mozketa San Bartolomeko horma egonkortzeko lanak erosotasunez egin ahal izateko egingo da berriro, eta bidea ibilgailu, txirrindu eta oinezkoentzat itxiko dute.