2020/2021 ikasturterako kirol ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute
Donostia Kirolak 2020/2021 ikasturteko Kirol Ekintzak kanpainan izena emateko epea zabaldu du. Urtero bezala, adin ezberdinetako jendearentzat hainbat ikastaro egongo dira eskura Donostiako kiroldegietan: Altza, Bidebieta, Benta Berri, Intxaurrondo, Egia, Zuhaizti, Carmelo Balda, Etxadi, Paco Yoldi eta Belodromoan egingo dira ikastaroak.
Izen ematea kiroldegian bertan egin daiteke, baina webgunearen bitartez online egitea eskatu dute, kiroldegietan jende pilaketak ekiditeko.