Abuztuaren 3an irekiko dute Okendo Kultur Etxea
Abuztuaren 3an irekiko dute Okendo Kultur Etxea, bi hilabetez egin dituzten lan batzuk direla eta. Ekainean eta uztailean kultur etxearen aire girotuaren sisteman berregokitze lanak egin dituzte, eta datorren astelehenean berriro erabilgarri egongo da.
Donostiako Udalak gogorarazi du abuztuan liburutegiaren zerbitzua bakarrik egongo dela erabilgarri modu presentzialean, osasun-larrialdia dela eta. Irailaren 6ra arte, ordutegia honakoa izango da: astelehenetik ostegunera 16:00 eta 20:00 artean egongo da zabalik, eta ostiraletan 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 izango da ordutegia. Abuztuaren 10etik 14ra, ordea, goizez bakarrik egongo da zabalik, 10:00etatik 14:00ak arte.