Ehun taldeak babesa adierazi die etxegabetze arriskuan dauden Benta Berriko familiei
Antiguako Ehun taldeak babesa eta elkartasuna adierazi die etxegabetze arriskuan dauden Benta Berriko 510 familiei. Bizi duten egoera salatzeko elkarretaratzea egingo dute hilaren 31n Gaskonia plazan, 12:00etan.
“Dagoeneko hainbat familia etxebizitza utzera behar dituzten bezala, beste familia batzuk etxegabetuko dituzte. Tamalez, ez dira ez aurrenak eta ez azkenak izango”, adierazi dute ohar baten bidez. “Egungo egoera honetara iristeko, bizi garen eredu sozio-ekonomikoari egin behar diogu so, non botere ekonomikoen interesak herritarron eskubideen aurrean gailentzen diren. Horren erakurgarri dira EAJk eta PSE-EEk zuzenduriko Eusko Jaurlaritzak arlo publikoari ezarritako neurri pribatizatzaileak”.
Benta Berriko Babes Ofizialeko etxebizitzak funts putreen eskuetara iritsi izana eredu sozio-ekonomikoan oinarritutako politika baten ondorioa dela adierazi du taldeak. “Horregatik, arazoa estrukturala dela uste dugu, eta sinetsita gaude guztion eskubideak bermatu ahal izateko Euskal Errepublika bat dela aukerarik egokiena”.