Jaietan COVID-19ari aurre egiteko gomendioak
LEKU IREKIETAN
1. MASKARA ERABILI. Derrigorrezkoa da leku itxi zein irekietan.
2. ESKUAK GARBITU. Gainean eraman dezakezu gel hidroalkoholikoa, eta jai batzordeek gela jar dezakete denen eskura antolatzen dituzten jardueretan.
3. SEGURTASUN TARTEA MANTENDU. Kontaktua eta hurbiltasuna saihestu zurekin bizi ez direnekin.
4. PILAKETAK SAIHESTU. Inguruan jende asko duzula ikusten baduzu, mugitu lekuz. Jaien antolatzailea bazara, egokitu lekua pilaketak saihesteko moduan.
5. GUZTIEK ERABILTZEN DITUZTEN TOKIAK ETA OBJEKTUAK UKITZEA SAIHESTU.
Ukituz gero, eskuak garbitu. Hainbat gauza etxetik eraman ditzakezu, adibidez, edalontzi berrerabilgarria.
6. TOKI PUBLIKO ITXIETAN PILATZEA SAIHESTU.
Auzoetako saltoki eta tabernetan kontsumitzea garrantzitsua da, horiek bultzatzeko, baina erosketa egin ondoren, kalera atera.
7. ARRISKU-TALDEREN BATEAN BAZAUDE, KONTU HANDIZ
JOKATU. (Haurdun daudenak, adinduak, gaixotasun kronikoren bat duten pertsonak, immunodeprimituak…)
LEKU ITXIETAN
Elkarte edo tabernaren batean jardueraren bat eginez gero, kalean hartutako neurriez gain, honakoak hartu kontutan:
1. MASKARA ERABILI. Derrigorrezkoa da leku itxi zein irekietan.
2. POSIBLE BADA, AIREBERRITU.
3. GARBIKETA INDARTU.
Lokalaren garbiketa protokoloak zorroztu, eta erabiltzaileek eskuak garbitu ahal izateko materiala ahalbidetu (gela, papera, tapadun zaborrontziak…).
4. SARBIDEAK KONTROLATU.
Jendearen sartu-irtenak zaindu, aglomerazioak saihestu, segurtasun distantzia mantentzeko.
5. EDUKIERA ZAINDU.
Beharrezkoa bada, ordutegiak eta txandak zehaztu.
6. LOKALEKO ELEMENTUAK MOLDATU. Altzariak, mahaiak, aulkiak, eta abarren kokalekua moldatu, ahalik eta elementu gutxien egoteko. Mahaien arteko distantzia kontrolatu.
7. ORDAINKETAK.
Ahal den neurrian txartelarekin ordaindu.