"Jaietan herria da ezinbestekoa"

1.- Bateragarriak al dira pandemia eta festak?
Aurtengo udan oso egoera berezia bizitzea tokatu zaigu, eta jakinda pandemia bat igarotzen ari garela eta egoera oraindik egonkortu ez dela, zaila izango da jaiak ospatzea. Hala ere, uste dut jaiak egiten jarraitu behar dugula, gizarte zibilak ospakizunerako gogoa duelako, eta behar duelako. Hala ere, argi dago ezingo ditugula jaiak betiko moduan egin. Jarduera batzuk egin ahal izango ditugu, beste batzuk moldatu egin beharko dira, eta gutxi batzuk ezingo dira egin. Baina denbora batez hain ohikoa dugun festa-txosna kontzeptua ahaztu beharko dugu. Ondo pasatzeko eta gauzak ospatzeko beste bide bat aurkitu beharko dugu. Bertsolaritza emanaldi bat eta kontzertu bat, adibidez, egin daitezkeela uste dut, segurtasun neurriak bermatzea erraza delako, eta horrelako eskaintza ezin delako debekatu.
2.- Zeintzuk dira zure Donostiako jairik gogokoenak?
Argi eta garbi, Añorgako jaiak dira nire gogokoenak, ezingo nuke
besterik aipatu.
3.- Zer da jaietan faltaezina zuretzat?
Herria da ezinbestekoa. Umeek, helduek, gazteek eta adinduenek parte hartzeko eta ondo pasatzeko espazioa izatea beharrezkoa da, eta gainerakoak garrantzia galtzen du, aitzakia da.