"Santomasak eta Kontxako Banderaren eguna gustatzen zaizkit, baina San Sebastian eguna berezia da"
1.- Bateragarriak al dira pandemia eta festak?
Jaiak eta pandemia bateragarriak izan daitezke, baina ez orain arte ezagutu ditugun bezala. Egoera berri eta berezi honetara egokitu beharko dugu, bai jai batzordeak, baita pertsonak ere. Baina beharrezko neurriak hartuz jaiak egingarriak direla uste dut; beste kontu bat da ea gizarte gisa horretarako prest gauden.
Kontzertuak eta bestelako ekitaldiak, adibidez, egingarriak dira nire ustez, baina segurtasun neurriak kontuan hartu beharko ditugu beti.
2.- Zeintzuk dira zure Donostiako jairik gogokoenak?
Donostiako jairik politena niretzat San Sebastian eguna da, donostiarron eguna. Gainontzekoak ere gustatzen zaizkit, San Tomasak eta Kontxako Bandera, adibidez, baina San Sebastian eguna berezia da.
3.- Zer da jaietan faltaezina zuretzat?
Lagunarteko giroa eta ondo pasatzea ezinbestekoa da niretzat, eta musikak asko laguntzen du horretan.