Herritarren segurtasunaz, zergatik ez euskaraz?
Obrak egiten ari diren bitartean, langileen ibilerak eragina du hiriko bizitzan, baita hizkuntza paisaiak ere. Hala ere, oso ohikoa da Donostian zehar, obra guneetan, segurtasunari lotutako kartelak gaztelera hutsez topatzea. Argazkian San Martin kaleko adibidea jaso dugu. Udalak berak hizkuntza irizpideak txertatzea oso garrantzitsua da. Hala nola, obrak esleitzerakoan, adibidez, hizkuntza zaintzeko, hizkuntza paisaia euskaraz egitea eskatu beharko luke.
Donostiako hizkuntza paisaian ikusten ditugun hizkuntzarekiko urraketak zein zoriontzeak argazki baten bidez zabaldu nahi ditugu. Parte hartu nahi? Deigarri egiten zaizuen horri argazkia atera eta bagera@bagera.eus helbidera bidali.