Jazzaldia egin izana da benetako saria
Donostiako Jazzaldiak hiru sari banatu ditu, aurreneko aldiz. Iñaki Salvador piano jotzaile donostiarrak, Jorge Pardo saxofoi jotzaileak eta Chano Dominguez piano jotzaileak jaso dute errekonozimendua, eta hiruek hainbat kontzertu eskaini dituzte aurtengo jaialdian. Laukote gisa aritu ziren Salvador eta Pardo Viktoria Eugenia antzokian, eta biek aurrez aurreko gogoangarriak eskaini zituzten. 55. Jazzaldia ez da berehalakoan ahaztuko, pandemiak eragindako egoerara egokituta aurrera eraman dutelako. Musikari zein publikoarentzako saria izan da.