Euskal presoak Euskal Herrira hurbiltzea eskatu du Etxeratek Kontxako hondartzan
Donostiako kaitik abiatuta, Kontxako hondartzara martxa egin zuten atzo 200 pertsonek, euskal presoak Euskal Herrira hurbiltzea eskatzeko. Etxerat euskal presoen familien elkarteak urtero egiten ditu martxak Euskal Herriko hainbat hondartzatan.
Martxa honekin euskal preso guztiak Euskal Herrira hurbiltzea eskatu dute, 2011an hasi zen bake prozesuan behar-beharrezkoa dela uste baitute: “Konponbidearen eta elkarbizitzaren bidean aurreratzea ezinbestekoa da”. 199 presoetatik 144k lehen graduan jarraitzen dutela gogorarazi dute, eta larriki gaixo dauden eta 65 urtetik gora dituzten presoak askatzea eskatu dute.