Azorako maizterren plataforma auzo elkarte izatera igaro da
Azora funts putreak kaltetutako maizterren plataforma auzo elkarte izango da hemendik aurrera, etxebizitzarako eskubidea defendatzen jarraitzeko.
Halaber, Azorako maizterrek adierazi dute kontratua amaitu zaien bizilagunen alde borrokan jarraituko dutela. Alokairu kontratua amaitzen zaien bizilagunei isilbidezko luzapena aplikatzen diete, eta honen bidez kontratua hilabetez hilabete berritzen da, etxebizitza egonkor bat izateko aukera galaraziz. Hilabeteko luzapen hauen aurrean legeak ezartzen duen zazpi urteko luzapenak eskatzen jarraituko du auzo elkarte berriak.
Auzo elkarteak Donostiako bulegoko arduradun nagusiari biltzeko eskatu dio haien aldarrikapenak adierazteko. Aldarrikapen nagusia amaitzen diren kontratuak zazpi urtez luzatzea da, baina beste neurri batzuk ere eskatuko dituzte, hala nola pandemia gehien pairatutako familiei alokairuaren %50a barkatzea.