Lore eta landare azoka egingo dute asteburuan Grosen eta Bulebarrean
Donostiako lore eta landare zaleek bi hitzordu dituzte asteburu honetan, larunbatean eta igandean egingo baitute lore eta landare azoka. Martxoan, koronabirusaren krisiarekin, azokak eten ondoren, uztailean Donostiara itzuli zen lore eta landare azoka, eta abuztuan ere egingo dute: larunbatean, hilaren 8an, Groseko San Frantzisko kalean izango dira, eta igandean, hilaren 9an, Bulebarrean. Bi egunetan, 10:00etatik 14:30era egongo da irekita azoka.