Groseko Ramuntxo Berri tabernan uztailaren 26tik abuztuaren 3ra egondako herritarrei PCR proba egitera joateko eskatu die Eusko Jaurlaritzak
Koronabirus kasu berriak atzeman dira Donostian, Groseko Ramuntxo Berri tabernan. Horregatik, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak taberna horretan uztailaren 26tik abuztuaren 3ra egon ziren herritarrei PCR probak egitera joateko deia egin die. Taberna horretan egondako donostiarrek Groseko osasun etxera deitu beharko dute (943-00 79 09 telefono zenbakira), eta Donostiatik kanpo bizi direnek, aldiz, dagokien osasun etxera edo 900-20 30 50 telefono zenbakira deitu beharko dute. Ostiral goizean hasiko dira PCR probak egiten, Okendo Kultur Etxean, 9:00etatik aurrera. Eneko Goia alkateak adierazi du Osakidetzarekin lankidetzan aritu direla, Okendo Kultur Etxea probak egiteko ahalbidetzeko.
Era berean, lasaitasun mezua helarazi dute Osasun Sailak eta Osakidetzak nahi dute, eta neurri horiek “prebentziokoak” baino ez direla gogorarazi dute, euren asmoa transmisio komunitarioa ahalik eta lasterren detektatzea eta kutsadura ez zabaltzea dela nabarmenduz. Bestalde, Goiak herritarrei arduraz jokatzeko eta aipatu tabernan egondakoei probak egiteko deia egin die, baita birusaren arriskua ez gutxiestekoa ere.