Jagoba Codo euskal preso donostiarra baldintzapean askatu dute
Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, Jagoba Codo larriki gaixo dagoen euskal preso donostiarra baldintzapeko askatasunean atera dute Martuteneko kartzelatik. Codok hemeretzi urte eman ditu kartzelan, eta larriki gaixo dauden euskal presoetako bat izan da azken urteetan, espondilitis ankilosantea izeneko gaixotasun erreumatikoa diagnostikatu baitzioten.
2017ko martxora arte lehen graduan egon zen Amarako preso ohia, eta 2018aren amaieran Logroñoko kartzelara hurbildu zuten. Aurtengo apirilaren amaieran, berriz, hirugarren gradua eman zioten.